EL MAR EXTERIOR: MENDEBALEKO ATLANTIKOA ERROMATARREN GARAIAN.

Ba dago kultura erromatar atlantikorik, mediterraneoko erromatasunaren ereduaren aurrean nortasun propioa duenik?

Azken urteotako ikerketa arkeologikoek komunitate bat erakusten digute, erabat erromatarra den kultura materialaren bidez agertu agertzen dena, baina bere ezaugarri bereizgarriak dituena.
Komunitate horrek itsasertzekoa izan nahi du eta nabigazioak eskainitako salerosketetara irekita egon portu garrantzitsu batzuen bidez: Londres, Bordele, Irun... Itsasertzeko bizilekuek, gainera, barrualdeko produktuak drainatu egiten dituzte, horrela eragin eremua lehorrera ere zabalduz. Barruko itsasoari, mare nostrum deitutakoari, kontrajartzeko literaturan erabili den mare externum horixe da.


Irungo Portua
Gure aroko I. mendetik aurrera erromatarrek lurralde atlantiko horiek kolonizatu zituzten, eta, kolonizazio horren ondoren, burdin aroko herri indigenen egiturak eraldatuz joan ziren. Flaviotarren garaian, dirdira eta garapen handiko etapa batean sartu ziren eta goreneko une horrek III. mendera arte iraun zuen. Ondoren, behe inperioaren etapan, hirien gainbehera etorri eta aldaketak nabaritzen hasi ziren, matxinada eta astinaldiei bide emanez beranduko antzinatean. Kontua da VIII. mendea arte ur horietan nabigatzen ibiltzen zirela adierazten duten lekukotasunak daudela.

Berezitasun atlantikoak kultura materialean azaltzen dira: homogeneotasun handiko zeramika sortetan, tipo karakteristikoak behin eta berriz azalduz; zur eraikinen protagonismoan; arrantzako eta arrainak gazitzeko lanen lekukotasunean; eta siderurgian. Erregistro arkeologikoen berezitasunetan ere adierazten zen, inguru hezeek eta material organikoen gainean kontserbatu beharrak zekartzan ondorioek markatuta baitaude. Erromatarren hazi erregistro asko inguru horietakoak dira, eta oinetakoekin edo ehun zatiekin ere berdin gertatzen da. Badago, beraz, erromatarren arkeologia atlantikoa, ingurune horretan zabaldu zena eta mediterraneoen osagarri diren erreferentzia batzuk dituena, ekarpen metodologiko interesgarriak barne dituela.